XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ITXASPE`KO JOXE MARI Itxaspe baserriak bi bizitza zituan.

Batean, dakigunez, Itxaspe bertsolaria bizi zan; bestean, garai batez, anai bat ta lau arreba bizi ziran.

Anaiak, Joxe Mari zuan izena, ta oso bertsolari polita omen zan.

Bein batez, golua edo kolatxa deritzaion gaitza zuten ardiak galdu zizkioten nunbait artzairen bati, eta Joxe Mari onek, jenero txar au berari sartu izan bazioten bezela, bertsoak jarri zituan.

Paperetan inprentatuta zabaldu ziran.

Bañan, zoritxarrez, ez degu paperarik arkitu.

Onako bertso auek, Errikotxiaren alaba Maria Joxepak (Andu, Orio) zekizkianak dira:
1 / Parra egin legiyoke
ardi txar dunari,
begiratu ezkero
nere jardunari;
batzuek iltzen zaizkit
beste asko eri,
ezin segiturikan
bere lagunari,
orra libertitzeko
nai aña komeri.